Estatu osoan apirilaren 17rako mobilizazioen proposamena

Bat Etorri/Consenso-tik defendatzen dugu pentsiodunen mugimenduaren batasuna antolatzeko beharra, bai Euskadin eta baita Estatu osoan antolatua, honako aldarrikapen hauetan oinarrituta:

1. Gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko soldatarekin parekatzea.

2. Gobernuari eskatzea bete dezala pentsioen arloko programa. Lortuko genukeenarekin:

– Pentsioak KPIaren bidez igoko direla ziurtatzea, modu iraunkorrean, legez. Eta 2013ko pentsioen errebalorizazio-indizea kenduko litzateke (% 0,25).

– Pentsioen Sistema Publikoaren kaudimena eta iraunkortasuna bermatuko litzateke, Gizarte Segurantzari gastu inpropioak deskargatuz, eta diru-sarrerak areagotuko litzaizkioke egituraz.

– Pentsioetako genero-arrakalari aurre egiteko neurriak bultzatuko dira.

– 2013ko Iraunkortasun Faktorea kenduko da, etorkizuneko pentsiodunak pentsioen murrizketa bortitzera kondenatuko lituzkeena.

Orain eta etorkizunean pentsio publiko duinak bermatzeko baliabide nahikoak daudela frogatu da, behar diren erreformak egiten badira. Eta, batez ere, milaka pentsiodunen egoerarekin amaitzeko, haien pentsioak ez baitie uzten hilaren amaierara iristen.

Lehentasunezko gaia kolektibo honentzat.

Funtsezkoa da pentsiodunen mugimenduaren ekintza-batasuna Estatu osoan, haren aniztasuna eta zeharkakotasuna errespetatuz; tokian tokiko ekintza koordinatuekin, pandemiaren egoerak ekintza zabalagoak ahalbidetzen ez dituen arte. Alde horretatik, txalotu egiten dugu Estatu osoan apirilaren 17rako mobilizazioen proposamena; geure egiten dugu, geure aldarrikapenen babespean; eta pentsiodunen plataforma guztiei eskatzen diegu beren herrietan onar dezatela

Sartu Bat Etorri/Consenso-n lotura honetan

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat