Gure amaren Bizitza Betea

“Bizitza betea” helburu ideal bat da, edertasuna, askatasuna, maitasuna diren moduan: Beti gurekin nahiko genituzke, baino beti osatzeko. Serratek ortzi-mugari honela kantatzen dio: “… cuanto más voy pa’allá, más lejos queda, cuanto más de prisa voy, más lejos se va…”.

“Bizitza betea” guztiok jomuga dugun ideal bat da. Edozein adinetan. Baita adin aurreratuenetan ere. Azken egunetan hausnartzen ari naiz amak duela gutxi esandakoa: zortzi hamarkada t’erdi bizi izan ondoren, ez zidan ba bota “sekula baino lasaiago eta gusturago bizi naizela iruditzen zait”?

Gure amak asmatu du, Xabierrek esaten duen moduan, “txikitzen doan einean garatzen jarraitzea”.

Bejondeizula, ama!

Miren

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat