Lan batzordeak

Proiektu askotan konprometituta gaude, eta, beraz, hainbat batzordetan banatzen ditugu lanak.

Batzordeak

Lantaldea Osagaiak
Udako ikastaroen antolaketa eta haien proiekzioa » Xabier Agirre
» Elisabet Arrieta
» Santos Sarasola
Adinekoen plan integrala » Xabier Garagorri
Prestakuntza plan integrala » Xabier Garagorri
» Xabier Agirre
» Juanma Barandi
Prestakuntzako proiektu pilotua » Xabier Garagorri
» Xabier Agirre
» Juanma Barandi
Pentsio-plataforma » José Manuel Susperregi
Bizkaiarekiko harremana » Maria Luisa Mendizabal
Arabarekiko harremana » Rafael Echevarría
Plan ekonomikoa » Antonio Campos
» Eusebio Agote
Plan estrategikoa » Santos Sarasola
» Maria Luisa Mendizabal
Web orriaren segimendua » Santos Sarasola

Erakundeekiko harremanak

Lantaldea Osagaiak
Eusko Jaurlaritza: » Antonio Campos
» Xabier Agirre
» Xabier Garagorri
Foru Aldundian eta Eskualdeetan- Gipuzkoa- partaidetza: » Antonio Campos
» Santos Sarasola
» Eusebio Agote
Donostiako Udala » Elena Arrieta
» Santos Sarasola
» Eusebio Agote
Beste elkarteak: -

Partaidekideon ibilbidea

Antonio Campos Illarramendi

Antonio Campos Illarramendi

Orion jaioa 1942an
Orioko Arraun Elkartearen sortzailea eta lehen lehendakaria. Gipuzkoako Kutxako lanbidetik erretiratua. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakaria izan naiz. Euskaltzaindiako Ohorezko kidea.
Foru Aldundiko Adinekoen Kontseiluko kidea eta Helduak Adi! Lehendakaria.

Xabier Agirre Elorza

Xabier Agirre Elorza

Idiazabalen jaio zen, 1939an
Soziologoa. Baserri Gaztediko kide eta Gazteria Agrikola Catolica-ko (JARC) lehendakari izan nintzen - SIADECOn lan egin nuen Carlos Santamaria Kontseilu Nagusian parte hartu aurretik. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Aurrekontu eta Inbertsio zuzendaria izan naiz diktaduraren ondoren, ekonomia-ituna lortu zenean; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea bi legegintzalditan, eta Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaria. Donostiako alkateordea Xabier Albisturren garaian. ACEX-ESKEko lehendakaria 2 urtez. Helduak Adi! Elkartean udako ikastaroen presidenteorde eta zuzendarikidea naiz.

Juan Manuel Barandiaran Echeverría

Juan Manuel Barandiaran Echeverría

Ataun-en jaioa.
Magisteritza, Filosofia eta Psikologian lizentziaduna. Zarauzko Ikastolako zuzendari ohia. Haur minusbaliatuak sistema arruntean integratzeko esperientzia pilotu baten zuzendaria. Gipuzkoako Hezkuntza Bereziko Azpiprogramaren burua, kargu horretan hiru urtez arituz. Goierriko Lanbide Eskolako zuzendaria. Goierriko Udalak Sustatzeko Fundazioko zuzendaria, Goierri-Goieki-ko Garapen Agentziako kudeatzailea eta Acelor Section-eko Espainiako Langileen zuzendaria.
Gaur egun, Caritas-Goierriko bolondres lanetan eta Helduak Adi!n idazkaria.

Eusebio Agote Elola

Eusebio Agote Elola

Azpeitia, 1945.
Ekonomialaria eta enpresa-ibilbidean ELKARGI, S.G.R.-eko zuzendari nagusia izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia Ekonomisten Euskal Elkargoko Dekanordea eta OINARRI S.G.R.-eko zuzendari nagusia. Gaur egun, erretiratua. Helduak Adi!n diruzain lanetan.

Pedro Mª Ciganda Bereau

1944/ Irailak 03 an jaioa.
Merkataritzako arloan, 22 urtean zehar, alkoholdun edarien sektoreko multinazionalean, hainbat postu, eta Eskualdeko Salmenta Zuzendari gisa bost urtez aritua. Nafarroako Ostalaritza Kooperatibako zuzendari komertziala, 10 urtez. Helduen-Hitzako bazkidea, lehendakaria 3 urtez. ERDIALDE elkarteko bazkide eta lehendakaria, Helduak Adi! elkarteko bazkide sortzaileetako bat, eta elkarte horretako diruzaina 3 urtez.

Maria Luisa Mendizabal Varela

Maria Luisa Mendizabal Varela

Administrazio-ikasketak egin nituen Bilboko Merkataritza Goi Ikasketen Eskolan, gaur egun Merkataritza Eskola. 16 urtez Gotzaindegiko Lanbide Eskolan (Sopuertan) aritu naiz, Lanbide Heziketako Administrazio Adarrean eskolak ematen. Eskola itxi ondoren, eta 4 urtez, Bizkaiko Emakumea Sustatzeko Zentroetan lan egin nuen. 1986an, GIZARTE ZERBITZU INTEGRATUAK Proiektu Kooperatiboari ekin nion emakume-talde batekin, eta 21 urtez, esperientzia hori bizitzen, lantzen eta kudeatzen gozatuz, pertsonentzako Laguntza Zerbitzuak garatuz, erretiroa hartu nuen arte. Sopuertan bizi naiz, Enkarterriko udalerrian, Bizkaian.

Rafael Echevarría Fernández

Rafael Echevarría Fernández

Berganzon (Araba) jaio zen 1941ean.
Filosofia eta Letretako irakasle tituluduna. Frantseseko irakasle tituluduna. Euskaraz EGA titulua duen irakaslea. 4 urtez egon nintzen GKE- ONG batean Niger-Afrikan “Aurrerapenaren Bolondresak” deituriko taldean, irakaskuntzaren arloan boluntario gisa). Erretiratua. Gasteizko Forum 50-70 Batzordeko kidea 2004 az geroztik.
Helduak Adi!ko bazkide eta batzordekide hasieratik.

Elisabet Arrieta Aranguren

Donostia 1941
Soziologian lizentziatua Unibertsitate Konplutensean eta Soziologian doktorea EHUn. 1984tik 2000ra Donostiako Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako irakaslea. Urte horretatik aurrera, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea, Garapen Komunitarioarekin eta Herritarren Partaidetzarekin zerikusia duten gaietan Irakasle. 2008tik, Practicum-eko eta Lankidetzako dekanordea, data horretatik aurrera zentroaren kudeatze lanetan. EHUko Parte-Hartuz ikerketa-taldeko kidea, batez ere, Herritarren Partaidetzaren, Inmigrazio eta Adinekoen arloko ikerketa-proiektuetan lanean. Helduak Adi! 2009ko udako ikastaroak antolatzeko 2009 geroztik.

Xabier Garagorri Yarza

Xabier Garagorri Yarza

Andoain, 1944.
Filosofian Lizentziaduna Parisko Unibertsitate Katolikoan (1972). Maîtrise en Sciences de L'Education Parisko X - Nanterre Unibertsitatean (1974). Psikologian Lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean (1976). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Doktoredun Pedagogia sailean Euskal Herriko Unibertsitatean (1995) Durangoko Kurutziaga Ikastolako Zuzendari (1977-80) Euskal Herriko Unibertsitatean Irakasle (1983-2010). Gipuzkoako Ikastolen Federazioan Hezkuntza lanetan (1980-2013) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako eta Kulturako Hezkuntza gaietan Aholkulari Heziberri 2020 Plangintzari dagokionean. ( 2013- 2016). Hainbat Erakunderekin elkarlanean, hala nola Aljeriako Gobernuarekin UNESKO-ko aditu bezala (2010 eta 2011)
Helduak Adi! Elkarteko bazkide aktiboa, gaur egun.

Elena Arrieta Yarza

Herrera (Altza) 1948 Urriak 07.
Gizarte Hezkuntzan diplomatua (EHU), Gizarte Antropologian lizentziaduna (EHU) eta Klinikako laguntzailea. Laneko esperientzia nagusia, Giza Baliabideak, Merkataritza eta Industria Metalurgikoaren Sektoreko Erakusketa sailetan. 70eko hamarkadatik, auzo eta kultur elkarteen mugimenduetan parte hartzen dut, batez ere Altzako lurralde historiko zaharraren inguruan. Helduen Hitza eta Helduak Adi! elkartetako bazkide eta kide aktiboa.

José Manuel Susperregi

José Manuel Susperregi

Errenteria-Orereta 1941
Litografia eta moldiztegi tailerrean lana egin nuen. JOC Eliz mugimenduan parte hartu nuen. Sindikalista izan naiz USO Langile Batasun Sindikalean erretiroa hartu arte. Esperientzia Eskolan izena eman nuen eta Helduen Hitza eta Helduak Adi elkarteen eraketan eta garapenean parte hartu dut, horietan bazkide eta kide aktiboa naizelarik.

Santos Sarasola Celaya

Santos Sarasola Celaya

Donostia, 1945
Filosofia eta Letretan Lizentziaduna. Santo Tomas Lizeoko Zuzendari Orokorra 30 urtean zehar. Easo Abesbatzako Lehendakari 11 urtez. Asekoop-eko, Aholkulari seniorrak Bazkide. Gaur egun kalitate sistemen, plan estrategikoen eta hezkuntza dokumentuen aholkularia da. Eskoletako Kalitate sistemen erabilpenaren aholkulari lanetan, Zentroetako Plan estrategikoak eta hezkuntza- txostenen moldaketak, hala nola, (Eginkizunen eskuliburua, EFQM bizikidetza plana eta, KEI (Kalitate Egitasmo Integratua ). Bazkide eta kide aktiboa Heldu Adi!n