Nor garen

Helduak Adi! irabazi-asmorik gabeko adineko pertsonen elkartea da, 2010eko maiatzean sortua. Elkarte horren helburua da pertsona horien garapen integralari laguntzea, belaunaldien arteko begiradarekin, eta EAEko beste elkarte batzuekin lankidetza-sarea sortzea.

Helburu nagusiak

  1. Adinekoen prestakuntza integralerako plan bat prestatzea eta abian jartzea sustatzea, haien beharren azterketatik abiatuta.
  2. Bere proiekzio estrategikoa lortzea, EAEko hiru lurralde historikoetako elkarteekin koordinatuta eta haiekin harremanetan.
  3. Urtero bilera bat antolatzea, Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetan integratua. Bilera horretan, hainbat adituren laguntzarekin, adinekoen arazoei eta hobetzeko asmoari buruz gogoeta egin ahal izango dugu.
  4. Adinekoen eskubideak defendatzea eta bereizkeriaren aurka borrokatzea.
  5. Erakundeekin, hala nola, Eusko Jaurlaritzarekin, Foru-Aldundiekin eta Udalekin eta herrialdeko alderdi politikoekin harremanak bermatzea, ekimenak proposatuz, proiektuak garatuz eta erakunde horiekin lankidetza bilatuz.