Zuzendaritza Batzordea

Antonio Campos Illarramendi

Antonio Campos Illarramendi

Lehendakaria

Orion jaioa 1942an
Orioko Arraun Elkartearen sortzailea eta lehen lehendakaria. Gipuzkoako Kutxako lanbidetik erretiratua. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakaria izan naiz. Euskaltzaindiako Ohorezko kidea.
Foru Aldundiko Adinekoen Kontseiluko kidea eta Helduak Adi! Lehendakaria.

Xabier Agirre Elorza

Xabier Agirre Elorza

Lehendakariordea

Idiazabalen jaio zen, 1939an
Soziologoa. Baserri Gaztediko kide eta Gazteria Agrikola Catolica-ko (JARC) lehendakari izan nintzen - SIADECOn lan egin nuen Carlos Santamaria Kontseilu Nagusian parte hartu aurretik. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Aurrekontu eta Inbertsio zuzendaria izan naiz diktaduraren ondoren, ekonomia-ituna lortu zenean; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea bi legegintzalditan, eta Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaria. Donostiako alkateordea Xabier Albisturren garaian. ACEX-ESKEko lehendakaria 2 urtez. Helduak Adi! Elkartean udako ikastaroen presidenteorde eta zuzendarikidea naiz.

Juan Manuel Barandiaran Echeverría

Juan Manuel Barandiaran Echeverría

Idazkaria

Ataun-en jaioa.
Magisteritza, Filosofia eta Psikologian lizentziaduna. Zarauzko Ikastolako zuzendari ohia. Haur minusbaliatuak sistema arruntean integratzeko esperientzia pilotu baten zuzendaria. Gipuzkoako Hezkuntza Bereziko Azpiprogramaren burua, kargu horretan hiru urtez arituz. Goierriko Lanbide Eskolako zuzendaria. Goierriko Udalak Sustatzeko Fundazioko zuzendaria, Goierri-Goieki-ko Garapen Agentziako kudeatzailea eta Acelor Section-eko Espainiako Langileen zuzendaria.
Gaur egun, Caritas-Goierriko bolondres lanetan eta Helduak Adi!n idazkaria

Eusebio Agote Elola

Eusebio Agote Elola

Diruzaina

Azpeitia, 1945.
Ekonomialaria eta enpresa-ibilbidean ELKARGI, S.G.R.-eko zuzendari nagusia izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia Ekonomisten Euskal Elkargoko Dekanordea eta OINARRI S.G.R.-eko zuzendari nagusia. Gaur egun, erretiratua. Helduak Adi!n diruzain lanetan.

Lurdes Lope Gorrotxategi

Lurdes Lope Gorrotxategi

Batzordekide

Tolosa, 1957. Pedagogoa. Hezkuntza-premia berezietan espezialista. Premia-berezietarako irakasleen prestakuntza eta aholkularitzan esperientzia zabala. Helduak Adi! Elkarteko kide.

Maria Luisa Mendizabal Varela

Maria Luisa Mendizabal Varela

Batzordekide

Administrazio-ikasketak egin nituen Bilboko Merkataritza Goi Ikasketen Eskolan, gaur egun Merkataritza Eskola. 16 urtez Gotzaindegiko Lanbide Eskolan (Sopuertan) aritu naiz, Lanbide Heziketako Administrazio Adarrean eskolak ematen. Eskola itxi ondoren, eta 4 urtez, Bizkaiko Emakumea Sustatzeko Zentroetan lan egin nuen. 1986an, GIZARTE ZERBITZU INTEGRATUAK Proiektu Kooperatiboari ekin nion emakume-talde batekin, eta 21 urtez, esperientzia hori bizitzen, lantzen eta kudeatzen gozatuz, pertsonentzako Laguntza Zerbitzuak garatuz, erretiroa hartu nuen arte. Sopuertan bizi naiz, Enkarterriko udalerrian, Bizkaian.

Rafael Echevarría Fernández

Rafael Echevarría Fernández

Batzordekide

Berganzon (Araba) jaio zen 1941ean.
Filosofia eta Letretako irakasle tituluduna. Frantseseko irakasle tituluduna. Euskaraz EGA titulua duen irakaslea. 4 urtez egon nintzen GKE- ONG batean Niger-Afrikan “Aurrerapenaren Bolondresak” deituriko taldean, irakaskuntzaren arloan boluntario gisa). Erretiratua. Gasteizko Forum 50-70 Batzordeko kidea 2004 az geroztik.
Helduak Adi!ko bazkide eta batzordekide hasieratik.

 José Manuel Susperregi Martín

José Manuel Susperregi Martín

Batzordekide

Errenteria-Orereta 1941.
Litografia eta moldiztegi tailerrean lana egin nuen. JOC Eliz mugimenduan parte hartu nuen. Sindikalista izan naiz USO Langile Batasun Sindikalean erretiroa hartu arte. Esperientzia Eskolan izena eman nuen eta Helduen Hitza eta Helduak Adi elkarteen eraketan eta garapenean parte hartu dut, horietan bazkide eta kide aktiboa naizelarik.