UDA IKASTAROA “Adinekoak erronka global eta lokalen aurrean: komunikazioa eta saretzea”

Hemen gara aurten ere proposamen berri batekin: Uda ikastaro honetan erronka global edo orokorretatik tokiko erantzunetara bidaia berri bat proposatuko dugu.

  • Bolo-bolo dabiltzan adimen artifiziala, klima aldaketa eta migrazioaren gaiak, eta horiek adinekookin dituzten ezinbesteko loturak, landuko ditugu lehenengo egunean.
  • Bigarren eguna berriz, egun horrenbesteko pisua duen komunikazioari eskaini nahi izan diogu: Nola tratatzen gaituzte? Nola tratatzen ditugu guk, ohiko hedabideak eta hedabide berriak? Goiza amaitzeko, euskal kulturan ibilbide luzea izandako hainbat ordezkari bilduko ditugu aurrekoaren inguruan euren ikuspegia emateko.
  • Eta azkenik, zahartzaroaren ikuspegi berri batekin batera, beste gobernantza baten bila bultzatzen ari garen ekimenen inguruan arituko gara.

Anima zaitez!

Informazioa osatu eta izena emateko hemen sartu.

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat