ADINEKOEKIKO EUSKAL ESTRATEGIAREN aurkezpenaren ondoren, zer?

Joan den ostiralean, San Sebastian egunean, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Adinekoekiko Euskal Estrategia 2021-2024 aurkeztu zuen sektoreko pertsona ugari eta esanguratsuen aurrean. Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izan zen.

Zorionak aurreko Estrategiatik egiten ari den jauzi kualitatiboagatik; izan ere, mendekotasunik ez duten adinekoei zuzendutako proiektuak sartu dira. Esan behar da gaur egun sektorearen % 80 osatzen duela talde horrek.

Era berean, oso positibotzat jotzen da zahartze aktiboaren kontzeptua gainditu dala, bizitza betearena barneratzeko. Hots, pertsonaren oinarrizko premia guztiak asetzearekin lotutakoa: bere etapa guztietan zentzua duen bizitzara bideratuta, mendekotasuna izan ala ez.

Aurkezpenean, elkar lanaren balioa nabarmendu da, eragile guztiek estrategia berritzaile horren diseinuan parte hartzearena. Adinekoen sektoreak, ordea, ez du uste hain partaidetza esanguratsua izan dutenik.

Berandu, baino iritsi da Estrategia berria. Hala ere, galdera hauek luzatu dizkiogu Sailari: Zer aurrekontu-hornidura dute 2023ko eta 2024ko ekitaldiek? Nola koordinatuko dira elkarrekin Estrategiaren 11 proiektu eragileak, lotutako konpromisoak garatzen laguntzeko?

Gai horiek argitzeko eta proiektu eragileak abian jartzea bultzatzeko, EABren bilera deitu beharko litzateke.

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat