Urriaren 1a, Adinekoen Nazioarteko Eguna

Urriaren 1ean adinekoen nazioarteko eguna ospatzen da. 1990eko abenduaren 14an, Batzar Nagusiak egun hori aldarrikatu zuen, pertsona helduei babesa emateko Nazio Batuen ekimenei erreferentzia eginez, hala nola Zahartzeari buruzko Vienako Nazioarteko Ekintza Plana, 1982an onartua.

Egun horrek adinekoen diskriminazioaren aurka kontzientziatzeko balio du, eta adineko horiek munduko giza eta ekonomia-garapenari egiten dioten ekarpen garrantzitsua aitortzeko. Baita munduko zahartze demografikoari lotutako aukerak eta erronkak nabarmentzea ere.

Ongizate-sistema indartsua izatearen garrantzia defendatzen dugu; izan ere, Osasun onik gabe, Egoitza onik gabe, Mendekotasunari zerbitzu onik eman gabe, babesik gabe gaude, eta, bereziki, adinekoak.

Pandemiak eta haren ondorioek begiak zabaldu dizkigute gizarte-ongizateko erakunde publiko sendoen beharraren garrantziaz, enpresa pribatuak inoiz ez baitira ordezkatzeko gai izango; zentzu horretan, eskatzen dugu, egungo eta etorkizuneko pentsiodunei bizitza duina emango dien Pentsio Publikoen Sistema bermatzea.

Gaur egun ehunka mila adineko daude hilabete amaierara iritsi ezin direnak, alokairua, argia, gasa eta abar ordaindu ezin dituztenak. Horregatik, Gutxieneko Pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea eta genero-arrakalari aurre egitea eskatzen dugu, pentsio pobre gehienak emakumeenak baitira.

Berdintasun-politika horiek adinekoen kolektibo osoan ezarri behar dira. Kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzea osasunean, zaintzetan (etxean zein egoitzetan), diskriminazioa eta/edo tratu txar fisiko-emozionala eta nahi ez den bakardadea desagerraraztea.

Adinekook eskubidea dugu arazo ekonomiko eta sozialen konponbideetan parte hartzeko. Eta erakundeei eskatzen diegu pentsiodunen elkarteekin hitz egiteko.

Gure eskualdeetan egiten diren ekintza eta manifestazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Belaunaldien arteko irtenbideak, berdintasunezkoak eta iraunkorrak bakarrik eman diezaiekete konponbide baliagarriak gure gizarteak dituen erronka larriei.

 

Donostian, 2022ko urriaren 1a

BAT ETORRI/CONSENSO

Helduak Adi!
Compartir:
«

Utzi iruzkin bat